WhatsApp-ek, 15 minutuko tartean, mezuak editatzen utziko du

WhatsApp-ek, 15 minutuko tartean, mezuak editatzen utziko du Mezu editatua jasotzen dute erabiltzaileek, bidaltzaileak testua aldatuko duela jakiteko "editatua" hitza ikusiko du testuarekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-ek-15-minutuko-tartean-mezuak-editatzen-utziko-du/@@download/image/Logo-de-Whatsapp-654x368.jpg
2023/05/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mezu editatua jasotzen dute erabiltzaileek, bidaltzaileak testua aldatuko duela jakiteko "editatua" hitza ikusiko du testuarekin batera.
WhatsApp-ek, 15 minutuko tartean, mezuak editatzen utziko du

WhatsApp-ek mezuak editatzen utziko du egon litezkeen akatsak zuzentzeko edo besterik gabe iritziz aldatu badugu, mezua ere aldatzeko. 

Honela azaldu du aplikazio ezagunak aukera berria: "Akats ortografiko sinple bat zuzentzetik, testuinguru gehiagoko mezu bat gehitzeraino, plazer handiz zure txatetan kontrol handiagoa eskaintzen dizugu". 

Testua aldatu nahi duen erabiltzaileak bidalitako mezuaren gainean zapaldu beharko du denbora batez, menuan "editatu" hitza azaltzen zaion arte. Aukera hau mezua bidali ondoreneko 15 minututan egongo da erabilgarri. 

Mezua jasotzen duten erabiltzaileek testua aldatu duzula jakin dezaten, editatutako testuetan "editatua" hitza azalduko da, baina edizioen historialik gabe. 

Aukera hau hasi zaie iristen mundu osoko erabiltzaileei eta datozen asteetan guztion eskuragarri egongo omen da.