WhatsApp aplikazioak 2020rako sekulako eguneraketa burutuko du

WhatsApp aplikazioak 2020rako sekulako eguneraketa burutuko du Hori dela eta zenbait mugikorrek funtzionatzeari utziko diote, ezingo baitute eguneraketa berria jasan. Horren truke aplikazio famatuak zenbait berrikuntza agindu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-aplikazioak-2020rako-sekulako-eguneraketa-burutuko-du/@@download/image/RCMFZMN65FHMPPSLLD6XLR6MVA.jpg
2019/12/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hori dela eta zenbait mugikorrek funtzionatzeari utziko diote, ezingo baitute eguneraketa berria jasan. Horren truke aplikazio famatuak zenbait berrikuntza agindu ditu.
WhatsApp aplikazioak 2020rako sekulako eguneraketa burutuko du

Oraingo honetan ez da amen-omen bat; WhatsApp-ak zenbait mugikorretan funtzionatzeari utziko dio. Data bat ere ere badago itzalketarako: Abenduak 31. Aplikazioak eguneraketa indartsu bat burutu nahi du eta horrek zenbait sistema operatibo kaltetuko ditu.

Hain justu, jurasiko garaiko mugikorrak, beti kargagailuari entxufatuak igarotzen dutenak eguna, horiek izango dira eguneraketak jasango ez dituztenak. Halere, abenduaren 31atik aurrera zein mugikor egongo dira benetan arriskuan? Zerrenda dirudiena baino luzeagoa da...

Izualdirik egon ez dadin WhatsApp-ek bere blogean ohiko galderen atal bat iragarri du eta bertan jarri du 2020tik aurrera zaharkituak geratuko diren mugikorren zerrenda. Itzalketa pairatuko duten lehen erabiltzaileak Windows Phone mugikorra dutenak izango dira. Baina ez dira bakarrak izango. Android 2.3.7 sistema dutenek ere berdina jasango dute eta baita iOS 8 sistema dutenek ere. Hori bai, azken hauentzat denbora gehiago egongo da, 2020ko otsailaren 1an utziko baitio aplikazioak funtzionatzeari.

WhatsApp erabili ezingo den telefonoak
Amatatzera kondenatuta dauden bertsioak ezagutu ondoren ohartu bazara zure smartphone-a kaltetuetako bat dela, mugikor berri bat eskuratzea da irtenbide bakarra. Hemen zaharkituak geratuko diren modeloak:

Sony Xperia Advance
Huawei Activa 4G M920
Samsung Galaxy S
Samsung Galaxy S2
Acer Liquid Z Z110
LG Optimus 3D Max P720H
Motorola MotoLuxe XT615
HTC Velocity 4G
HTC Hero
HTC Desire
HTC Wildfire
HD2
Nexus One
Sony Xperia S

Apple-eko zerrendatik ere zenbait iPhone modelo eroriko dira:

iPhone 4S
iPhone 5
iPhone 5C
iPhone 5S
iPhone 6
iPhone 6 Plus
iPad 2 (eta ondorengoak)
5. eta 6. belaunaldiko iPod Touch

Beraz, deitzeko eta sms klasikoak bidaltzeko mugikor bat nahi baduzu eta ez horren konektatua egon, badituzu hemen zenbait modelo iraganera itzultzeko.

Zer emango digu trukean WhatsApp-ek eguneraketagatik?
Denak ez dira albiste txarrak. Nahiz eta mugikor batzuetan WhatsApp-ak funtzionatzeari utzi, eguneraketak hobekuntzak dakartza 2020tik aurrera. Aukera ematen zaigu talde batean gonbidatua izatea nahi dugun ala ez aukeratzeko. Jada beraz, ez dugu talderen batean egon beharko, ez badugu nahi ateratzeko, beldurragatik.

Bestalde, beste inork zure mezua ez irakurtzeko segurtasuna handituko du aplikazioak eta aplikaziotik egiten diren deiak ere kontrolatuagoak egongo dira. Horrela, modu ilunean jartzeko aukera egongo da edota segundo gutxi batzuetan bakarrik ikusi ahalko diren mezuak bidali ahal izango dira. Aro baten amaiera batzuentzat, eta berrikuntza ugariren hasiera besteentzat! Urte berri on!