Whatever People Say I Am, That's What I'm Not

Whatever People Say I Am, That's What I'm Not https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatever-people-say-i-am-thats-what-im-not/@@download/image/arctic_monkeys__1365161502.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Arctic Monkeys
139.zenbakia
Hogei urte besterik ez zituzten lan hau kaleratu zutenean. Rock britainiarraren historian azkarren saldu den debut albuma dugu: eskari itzela zela eta, astebete aurreratu behar izan zuten kaleratze data. Lehenengo egunean 120.000 kopia saldu ziren, lehenengo astean berriz 363.735... beraz, ez du justifikaziorik behar. Telstar Studiosen, Munichen, grabatu zuten, eta Olympic Studiosen nahastu zuten Jim Abbiss, Andreas Barny eta Alan Smyth ekoizleen laguntzarekin. Honek ere Rolling Stones aldizkariaren kritika ona jaso zuen eta, egia esan, disko borobila iruditzen zait, zentzu guztietan.