Whale Rider (Pai) ***

Whale Rider (Pai) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whale-rider-pai/@@download/image/42p48-5.jpg
2004/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Niki Caro. Aktoreak: Keisha Castle-Hughes, Rawiri Paratene, Vicky Haughton. Generoa: drama. Herrialdea: Zeelanda Berria / Alemania. Urtea: 2002. Iraupena: 101 minutu
42.zenbakia
Zeelanda Berriko kostaldeko herrixka batean dago girotua istorioa. Hantxe, maori tribu bat bizi da. Paikea -baleen zalduna-. gurtzen dute maoriek. Tribuko buruzagiaren semerik zaharrenaren emaztea haurdun dago. Bikiak espero ditu. Neska eta mutikoa, alegia. Erditzean, ordea, emakumea hil egingo da. Baita bikietako bat ere. Mutikoa, hain justu. Samina jasan ezinik, jaioterria abandonatuko du buruzagiaren seme zaharrenak. Urte batzuk geroago, Pal atseginak, buruzagiaren biloba nerabeak, Paikearen oinordeko dela aldarrikatuko du. Aitonak, ostera, ez du aintzat hartuko. Emakumea delako. Hortaz, neskatoak gogor egin beharko du borroka ametsa betetzeko. Alegia zaharren xarma, familia arteko harreman gatazkatsuak,  eta maorien tradizio zaharren jite matxistaren salaketa dira Whale Rider drama hunkigarriaren ardatz nagusiak. Paisaiak eta musika ederrak dira oso, eta Keisha Castle-Hughes gazte-nerabearen interpretazioa, berriz, txapela kentzeko modukoa da. Drama samurra da, baina azukreztatuegia.