Weblog, blog, bitakora...zer da hau, baina?

Weblog, blog, bitakora...zer da hau, baina? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/weblog-blog-bitakorazer-da-hau-baina/@@download/image/52p52-1_1366672778.jpg
2005/05/06
erreportajea
Azkenaldion, modan jarri da Weblog, Blog edo Bitakora izeneko webguneak egitea. Baina, zer dago hitz horien atzean? 

Hiru izenek gauza bera esan nahi dute. Blog-a (izen laburrena aukeratu dut), berriak kronologikoki sarturik dituen webgune dinamikoa da. Normalean, egutegi baten moduan erabiltzen da, edo bestela, interesgarriak iruditzen zaizkigun berriak sartu edo sortzeko.   

Horrez gain, blog gehienek beste hainbat elementu dituzte. Esate baterako, berriak biltzen dituen artxibategi bat izan ohi dute, eta baita blogaren idazleari (edo idazleei) interesgarri iruditzen zaizkion esteken bilduma bat ere. Bestalde, berriei buruz iruzkinak egiteko aukera egoten da. RSS jarioak ere egon ohi dira, beste orrialde batzuen bitartez gure orrialdeko berriak ikusi ahal izateko (RSS jarioen kontu hau beste baterako utziko dugu, baina). Hala ere, adibideak ikustea izango da hoberena.

Blog Komunitateak
Euskal Herrian ere hasi dira blogak sortzen, baita hauen inguruko komunitateak ere. Hona hemen garrantzitsuenetako batzuk.
•
www.goiena.net/blogak delakoaren bitartez, zure bloga sor dezakezu baimena eskatu ondoren. Beste adibide interesgarri bat, Eibar.ORGeko komunitatea da
(www.eibar.org/blogak), internauta eibartarrentzako blog komunitatea. 

Blog interesgarriak

Ondoren, lehen aipatutako komunitate horietan eta horietatik kanpo aurki daitezkeen blogak ezagutuko ditugu:
•
Teknosexua:  www.eibar.org/blogak/teknosexua  Informatikarekiko eta teknologia berriekiko pasio handia duen "geek" euskalduna da Garikoitz Araolaza. Hauxe da bere bloga.  
•
Etxekoandreak OI!: www.eibar.org/blogak/arroita Etxekoandre baten aholkuak topatuko dituzue blog honetan, eta agian, baita zerbait gehiago ere.
•
Erral´s weblog: www.eibar.org/blogak/erral. Mikel Larreategik informatikaz, xakeaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egiten digu bere blog-ean.
•
Klik bikoitza: www.goiena.net/blogak/klikbikoitza. Informatikari buruz euskarazko berri interesgarriak.
•
Faroa: www.goiena.net/blogak/faroa. literaturari so egiten dion Joxe Aranzabalen bloga.
•
Sarean www.sarean.com Jabi Zabalak sortutako blog honetan, hainbat kontu irakur daitezke internet munduari eta komunikazioari buruz, eta horrez gain, "MacGyver eta euskaldunak" www.sarean.com/sarean/000595.html bezalako berri interesgarriak aurki daitezke. Bestalde, argazki-blog liluragarri bat ere badu www.sarean.com/argazkiak
•
Superbai: www.goiena.net/blogak/superbai blogean, Goio Aranak diseinu grafikoari buruzko berriak eta artikuluxkak eskaintzen dizkigu. Gai hau jorratzen duen webgune euskaldun bakarrenetakoa denez, oso interesgarria da. Bertan, berri xelebre eta interesgarriak ere topa ditzakegu, "PP Vasco: aldatu ala ez aldatu?" izenekoa adibidez,  www.goiena.net/blogak/superbai/7
•
Diario de un Jurli www.livejournal.com/users/jurli blog honetan, Iruñeko Julenek bere eguneroko bizitzako kontuak kontatzen dizkigu, eta batez ere, gertatzen zaizkion gauza xelebre eta barregarriez aritzen da. Zenbaitetan, monologo barregarri bat irakurtzen ari garela ematen du. Julen euskararekin ausartzen hasia da, hemendik animoa eman nahi diogu, beraz.
•
Zinema www.goiena.net/blogak/zinema. Antonio Zabalak idatzitako zinema kritikak.
•
El encantador weblog de Gork@ Limotxo: blog itxuroso honek barrez lehertzeko moduko kontuak eskaintzen ditu: berri dibertigarriak eta tontakeriak dira blogaren bizkarrezurra. www.gorkalimotxo.net/blog
•
Txapelpixel: www.fotolog.net/txapelpixel argazki blog honetan, argazki bitxi asko aurkitu ahal izango dituzue, ez galdu aukera eta sar zaitezte bertan. Horrez gain, Jose Luis Irigoienek argazki eder eta bitxiak eskaintzen dizkigu www.eibar.org/blogak/irigoien blogean.

Zuk zergatik ez?

Zuek ere, lehen aipatutako komunitateren batean zuen bloga sor dezakezue. Oso erraza da, benetan: izan ere, idazten badakizue, ezta? (hau irakurri baduzue, irakurtzen badakizue, behintzat). Ez itxaron gehiago, eta anima zaitezte. Aipatutakoez gain, badaude komunitate gehiago ere. Hona hemen zerrendatxoa: www.blogger.com/ , www.livejournal.com , www.blogalia.com, www.blogsome.com, www.bitacoras.com.

Hauxe da nire bloga

Blog bat egitea gauza erraza dela esan dizuet, eta benetan ari naiz, nik ere neure bloga egin berri baitut: http://teketen.blogspot.com. Informatika, teknologia eta sentsibilitate soziala uztartu nahi nituzke webgune honetan, eta horretarako, zuen kolaborazioak ongietorriak izango dira. Egunotan bloga hutsik ikusiko duzue, baina aurrerantzean nik eta zuek beteko dugu. Anima zaitezte, eta bidali zuen berriak, artikuluxkak, esteka interesgarriak eta bestelako kontuak teketen@xasamail.com helbidera.

Gurekin harremanetan jartzeko
juliuska@euskalerria.org