We need to talk about Kevin

Lionel Shriver idazlearen eleberri arrakastatsuan oinarritua. Evak eta Franklinek, 40 urteak hurbil dituztela, ume bat izatea erabakiko dute. Kevin jaio ostean, Evaren bizitza infernu bilakatzen joango da gutxinaka. Psikopata nerabe baten garapena modu beldurgarrian erakusten duen filma. Tilda Swinton momentuko aktore britainiarrik bitxiena da, baina ziurrenik baita indartsuena ere; film hauxe adibiderik onena.