We Don’t Fucking Surf

Donostiarrek teknologia handirik gabe grabaturiko Ep labur baina txukuna aurkeztu dute Kutxa Kultur Festibalean. Taldekideen adina kontutan harturik, hemezortzi eta hemeretzi urte dituzte, jaialdiko sorpresa izan dira. Sarritan Pixies edota Sonic Youth burura ekarri dezakeen eta ganorabakoa dirudien jarreraren atzean, musika sortzeko berezko joera bat dagoela atzeman daiteke. Doinu berririk ez, baina agian freskotasuna ekarri dezakete Gipuzkoako rock eszena alternatibora, Belako mungiarrek bizkaialdean egindakoaren antzera.