“We ate the machine”

“We ate the machine” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/we-ate-the-machine/@@download/image/polysics_we_ate_the_machine.jpg
2011/09/02
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Polysics
121.zenbakia
Jostailu doinuekin egindako rocka Japoniatik. 1997an Tokion sortutako taldeak lanak argitaratu ditu etenik gabe; hamabi disko eta bost EP bizkar gainean, We ate the machine hau dute hamahirugarren lan luzea. Devo taldearen antzeko estetika daramate, laranja koloreko buzoak soinean. Estilo aldetik, oraingoan ere ez dira gehiegi aldendu zigilu duten horretatik: punk gitarrak eta bideojokoetatik ateratako sinteak uztartzen dituzte, vocoderraz efektuak gehituz ahotsari. Alegia, "technicolor pogo punk", beraien hitzetan.