We Are Standard

We Are Standard https://www.gaztezulo.eus/albisteak/we-are-standard/@@download/image/we_are_standard_1361533027.jpg
2013/03/08
albiste-laburra
We Are Standard
Getxoztarrek hilabete honen amaierarako prest izango dute Day. Iragarri dutenez, bederatzi kantek osatuko dute eta aurreko aleak baino "psikodelikoagoa eta ilunagoa" izango da, beti ere ukitu dantzagarria baztertu gabe. Bilbon grabatu dute, baina Eric Broucek nahastu du Los Angelesen. Emmanuel Lundgren suediarraren ekarpena ere jaso dute abesti batean.