Water your body

Water your body https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua: Testuak: Egoitz gonzalez @aldakur
Plataforma: Android - IOS
156.zenbakia
Water your body
Egunero ur kantitate jakin bat edan behar dugula kontatu digute medikuek. Baina gaur egun daramagun bizitza azkar eta sarritan estresagarria dela eta, ur basotxo bat edatea ere askotan ahazten dugu. Aplikazioaren helburua egunero beharrezko dugun ura edaten dugula ziurtatzea da. Horretarako, adina, pisua eta zein egunetan egingo dugun kirola eta zeinetan ez adierazi behar diogu. Eta ondoren, ura edaten dugun bakoitzean aplikazioaren botoitxo bat zanpatu behar dugu. Azken ur basoa edan dugunetik denbora asko pasa baldin bada, beste bat edateko momentua dela adierazten digun jakinarazpen bat jasoko dugu.