Wat Pa Maha Chedi

Wat Pa Maha Chedi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wat-pa-maha-chedi/@@download/image/2010351588Wat_Pa_Maha_Chedi.jpg
2012/12/13
berria
Wat Pa Maha Chedi
Sisaket Tailandiako eskualdean tenplu budista bitxia dago. Duela 25 urte hasi ziren eraikitzen, bakar-bakarrik botilak erabilita. Birziklatutako milioi bat botila erabili zituzten Wat Pa Maha Chedi tenpluko paretak, teilatua eta beste gela guztiak egiteko. Botila berde eta marroiak erabili zituzten, kolore horietakoak direlako Tailandian arrakasta gehien dituzten garagardo markak. Txapak ere erabili dituzte, muralak apaintzeko. Eraikin ekologikoa izateaz gain, argitasun handia du eta garbitzen oso erraza da. Asiako hegoekialdean turistek gehien bisitatzen duten tokietako bat da. Haientzat ere, turistentzat, botilekin egindako komunak daude.