Washingtonera begira, osasun sistemaren erreforma dela-eta

Washingtonera begira, osasun sistemaren erreforma dela-eta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/washingtonera-begira-osasun-sistemaren-erreforma-delaeta/@@download/image/2010467084washington.jpg
2012/12/13
berria
Washingtonera begira, osasun sistemaren erreforma dela-eta
Washingtonera begira egon dira AEBak, Kongresuan osasun sistemaren erreforma bozkatu baitute. Bozketa oso estu joan da, inondik ere. Barack Obama presidenteak proposaturiko aldaketaren alde egin dute 216 ordezkarik eta kontra, berriz, 212k. Erreformari esker, 30 milioi estatubatuarrek, orain arte ez bezala, mediku aseguru publikoa izango dute. Hori aurrera eramateko 940.000 milioi dolar jarriko dituzte. Hori bai, lege berria aurrera atera dadin, Obamak argi utzi behar izan du abortua ez dutela sartuko osasun sistemaren erreforman, “salbuespenak salbuespen”. Paperik gabeko etorkinak, bestalde, kanpo geratuko dira.