“Warp Riders” ***

“Warp Riders” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/warp-riders/@@download/image/Warp_Riders_The_Sword .jpg
2010/11/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
The Sword
112.zenbakia
“Warp Riders” ***
The Sword lehenengo aldiz entzuten duenari Led Zeppelin eta Black Sabbath etor dakizkioke burura, baina The Sword ez da klasikoak emulatzeko talde hutsa. Garai hartan existitzen ez ziren erritmo astunak eta gitarra riff indartsuak jotzen dituzte, konbinazio erakargarria lortuz. Hirugarren disko honetan formula horri heldu diote, nahiz eta hirugarrena izanik, freskotasuna galdu duten. Oraingo honetan, baina, produkzio kontuak tarteko, heldutasun puntu bat igartzen zaie soinu eta konposaketa aldetik. Aukeratu behar izanez gero, ordea, aurreko Gods of the Hearth diskoaren txapa-hotsa eta indarra nahiago.