Wants world women ***

Marvin Gaye edo Stevie Wonder bezalako abeslari eta konposatzaileen musika maite dutenak oso kritikoak izan ohi dira gaur egun egiten den soularekin. Egia esan, new soul delako korrontearen baitan arreta merezi ez duten disko asko kaleratzen dira. Baina, tarteka, itxaropenerako arrazoirik ere izaten da. Zentzu horretan, kritikoenek ere aukera bat eskaini beharko liokete Dwele abeslariari. Disko berri honetan, soul klasikoaren inspirazioa eta azken urteetako rap eta musika beltzaren ukituak modu txukun eta duinean topatuko ditugu uztarturik.