Wangari Maathai 'Tree Woman' ausartari agur

Wangari Maathai 'Tree Woman' ausartari agur https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wangari-maathai-tree-woman-ausartari-agur/@@download/image/20111079524Nairobi_Tree_Woman.jpg
2012/12/13
berria
Wangari Maathai 'Tree Woman' ausartari agur
Nairobin Wangari Maathai lurperatu dute. 1977an The Greenbelt Movement sortu zuen, Keniako lurraren gainbeherari aurre egiteko xedearekin gaur arte 30 milioi zuhaitz landatu dituen erakundea, eta ekimen hau Keniako emakumeen egoera hobetzeko ere baliatu zuen landatze programak euren esku jarrita. Ekologista nekaezin hau 90eko hamarkadan egin zen mundu mailan ezagun, Kanurako basoa salbatzearren Daniel Arap Moi-ren erregimen autoritarioari gogor egin baitzion kontra. Nobel Sari bat irabazi duen emakume beltz bakarra da Wangari, 2004an Bakearena eman zioten. Minbiziak eraman du Tree Woman ausarta.