Wang hong, youtuber asiarren eroaldia

Txinan, youtuberren moda beste maila batetara eraman dute. Wang hong izena dute, eta zinemako izar batek baino gehiago irabazten dute. Herrialdean 300 plataforma inguru daude, eta bertan, 250 milioi ikuslek sei milioi wang hongen bizitzak jarraitzen dituzte egunero. Ziberespazioko izar horien artean denetarik aurkitu daiteke; etxeko lanak egiten dabiltzan haurrak edota mahjong partida zuzenean transmititzen duten zaharrak. Haiekin batera, gustu guztietako zuzenekoak aurkitu daitezke; entrenamenduetan konektatzen diren soldaduak, janariaren foodieak, edota arrisku-kirolak praktikatzen dituztenak. Azken horien artean aurkitzen zen Wu Yongjing, Changshako etxe-orratz bat eskalatzen zebilela zuzenean milaka jarraitzaileren begiradapean hil zen rooftooperra.
Harrigarria da pertsona anonimoen eguneroko bizitza transmititzeak eragin duen eroaldia Txinan; eta oraindik harrigarriagoa da fenomeno honek mugitzen duen dirutza. Wuren kasuan, bere senideek 12.820 euro jaso dituzte bere heriotzaren bideoa zabaltzeagatik. Gehiegizkoa? Txinan, live streaming-ean ezer ez da gehiegi.
Iaz, negozio berri honek 6.850 milioi euro mugitu zituen, eta datorren urtean 13.000 milioi eurotara iritsiko direla adierazi dute aztertzaileek. Badira gaur egun hilabetean 200.000 euro irabazten dituzten influencerrak. Arrakasta honetaz konturatu diren enpresek aurrea hartzen saiatu dira, eta badira influencerrak sortzen hasi diren agentziak. Zoramena, hala etorkizuneko lanbidea?
*Iturria: Retina, El País