“Wandering Soul”

“Wandering Soul” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wandering-soul/@@download/image/The_Oldians_Wandering_Soul.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The Oldians
126.zenbakia
Hirugarren disko honi esker, estatuko ska-jazz taldeen artean nire aposturik pertsonalenetako bat bihurtu da The Oldians. Disko berri honetan erritmo jamaikarrak eta haizezko instrumentuek gidatutako jazza uztartzen dituzten doinuak aurkituko ditugu, Leire Etxarriren ahotsak emandako ukitu souliearekin batera. Blue Marbles, Fire edo Wandering Souls dira kantarik nabarmenenak, nahiz eta orokorrean oso disko borobila den. Dudarik gabe, urteko ezustekoetako bat izango da; nola ez, Liquidator zigiluaren eskutik.