Walt Disneyk diseinatutako hiria

Celebration izeneko herria Floridan dago. 11.000 biztanle ditu eta Walt Disneyk diseinatu zuen orain 14 urte. Bambi edota Donald ahate atseginaren sortzaile irudimentsuaren herrian Eguneroko ametsak izeneko dendak daude eta neguan elur artifiziala botatzen dute. Oso herri lasaia izan da, orain gutxi arte. 58 urteko erretiratutako irakaslea hilda aurkitu berri dute, eta haren bikotekidea omen zena atxilotu dute. Ez hori bakarrik. Beste gizonezko batek bere burua itxi zuen etxe batean eta, polizia hurbildutakoan, tiroka hasi zen. Tiro hotsak bukatuta, barrura sartu eta bere hilotza aurkitu zuten. Bizitza ez baita ipuina.