Walk Through Exits Only

Walk Through Exits Only https://www.gaztezulo.eus/albisteak/walk-through-exits-only/@@download/image/walk_through_ex_1391689615.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Philip H. Anselmo & The Illegals
148.zenbakia
Walk Through Exits Only
Metal jarraitzaileentzako jakina da Panterako abeslari oiharen bizitza nahaspilatsua: drogekin arazo larriak, galera mingarriak, haserreak, ebakuntzak, arrakastak eta porrotak. Pilatutako amorrua berrogei minututan kontzentraturiko ukabilkada honekin askatu du. Gitarrek eta ahotsak Panteraren garai gogorrenetara garamatzate, nahiz eta abestien egituretan zeharo bere onetik ateratako eskemak agertu. Argi geratu da beraz, egurra emateko sortu dela Phil Anselmoren enegarren proiektua. Ikusi beharko da ordea, jarraipenik izango duen ala barrua hustutzeko sortu den lan bakarrera mugatutako beroaldia izango den.