Wagon Cookin, jazza nafar erara

Jazz musikarekiko maitasunak eraman zituen proiektu zoro hau aurrera ateratzera. Gustu fina dute Garaialde anaiek, eta tren bagoiko estudioan (han bertan bizi dira) lortutako emaitzak, "Appetizer" diskoak, ez dio inori zapore garratza utziko. Mantso-mantso dastatu beharreko jakia da. GAZTETXULO Jabi Garaialderekin mintzatu da.
Egia esan, orain arte, ez zarete oso ezagunak izan Euskal Herrian. Europan, berriz, ezagunagoak zarete, ezta?
Hala da, bai. Duela zazpi urte hasi ginen musika egiten, baina gure lehen iraupen luzea, "Appetizer", orain kaleratu dugu. Denek musika honek estatuan inongo aterabiderik ez zuela izango esan ziguten hasieran. Gure zigilu propioa sortu eta maxi batzuk kaleratu ditugu, eta nazioartean arrakasta handia lortu duten arren, hemen ez dira ezagunak.
Lehen kantu horiekin oso kritika onak jaso dituzue nazioartean. Musika elektroniko munduko izen ezagunek zuen lana miretsi dute
Bai, oso pozik gaude. Litle Louie Vega, Joe Claussel edo Patrick Forge bezalako disko jartzaile ezagunek gure kantuak erabili dituzte, eta Talkin Loud-eko buru Gilles Peterson-ek ere gure abestiak jarri izan ditu bere irratsaio ospetsuan. Honek guztiak indarra eman digu aurrera jarraitzeko.
Eta bide luzea duzue aurretik.
Bai, lan handia dago oraindik egiteko. Euskal Herrian eta, oro har, estatuan musika honek oihartzun txikia du. Hala ere, gauzak aldatzen ari dira: orain diskoaren sustapena egiten ari gara eta uste baino leku gahiegotan entzuten ari dela konturatu gara. Kanpoan lortutako arrakastak asko lagundu digu diskoa kaleratzeko.
Agian, jende asko harrituta geratuko da, iruñearrak izanik, musika hau egiten duzuelako. Nola sortu zitzaizuen musika honekiko zaletasuna?
Gure aitak jazz taldea zuen, laukotea, eta gu berarekin jotzen hasi ginen Donostian, Bilbon, Iruñean Iruñeko Cotton Club aretoan, bestalde, astebururo emanaldiak antolatzen ziren. Musika jartzen eta Londresera diskoak erostera joaten hasi ginen. Jazzaren alderik dantzagarriena ezagutu genuen. Gauzak nahasten hasi ginen, eta horrela bururatu zitzaigun Wagon Cookin proiektua.
Musika egiten hasita, zigilu propioa ere sortu zenuten. Nolako prozesua izan zen?
Modu naturalean gertatu zen. Musika egiten hasi eta hainbat jaialditara joan ginen. Gure musikak aukera asko zituela ikusi eta horregatik sortu genuen zigilua; gure musikaren gaineko kontrola izan nahi genuen, behar zuen arreta eman nahi genion.
Grabazio estudio bitxia da zuena, tren bagoia, alegia. Estudioa izateaz gain, zuen bizitokia ere bada
Jendea askok ez digu sinesten. Madril ondoko lautada batean dago bagoia. Oso zaharra den arren, eraberrituta dago eta erosotasun guztiak ditu. Bagoiak, garai batean, Lisboa-Paris ibilbidea egiten zuen, egungoak baino handiagoa da, eta oso ondo prestatuta dago. Behar dugun lasaitasuna eta giroa dugu bertan, eta hiritik oso gertu gaudenez, ez dugu ezer faltan.
Diskoaren grabazioan hezur haragizko musikariek parte hartu dute. Zuek makinak erabiltzen dituzue, baseak edota oinarriak egiteko, baina garbi duzue musikariekin lan egin nahi duzuela, ezta?
Zalantzarik gabe. Bizitza osoa pasatu dugu jazz musikarien artean, eta musikariekin lan egiteak asko aberastu du diskoa. Aita da gure kolaboratzailerik finena, eta horrez gain, lagun handiak gerturatu zaizkigu. Oso harreman estua dugu guztiekin; hori funtsezkoa da.
Kantu gehienak instrumentalak izan arren, bi abeslari daude taldean.
Bai, bata ingelesa da, Sheilah Cuffy, duela hamar urtetik Madrilen bizi dena, eta soul ahotsak sartu ditu. Bestea Fernanda Cabral da, areto askotan gurekin ibilitakoa.
Eta zuzenekoak, nola antolatzen dituzue?
Gure zuzeneko emanaldiak bi formatokoak izan daitezke. Batean Luisek eta biok, disko jartzaile lanetan, kantuak nahasten ditugu; hiruzpalau orduko saioa izaten da. Bestea, berriz, klasikoagoa da, diskoan parte hartu duten musikariekin egindakoa, eta ordu eta erdiko iraupena du. Lekuaren eta antolatzaileen arabera, bata ala bestea eskaintzen dugu.
Bartzelonako Sonar jaialdian aritu zarete aurten eta jendearen erantzuna izugarria izan zen. Noiz entzun ahal izango dugu horrelako musika tabernetan, irratietan...
Oso pozik gaude jendearen erantzunarekin. Jendeari horrelako doinuak entzuteko aukera eskaintzen badiozu, ondo erantzuten du. Musikak sustapen egokia behar du.