Vulgar display of power

Vulgar display of power https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vulgar-display-of-power/@@download/image/Pantera_Vulgar_Display_Of_Power.jpg
2012/06/01
kritika
Testua: Haize Galarraga
Pantera
130.zenbakia
Metalzale baten apalean derrigorrez egon beharko lukeen lanetako baten hogeigarren urteurrena bete denean, ezezaguna zaien gizaldi berriei Phil Anselmok masailean eman zigun ukabilkada bera eman nahiko nieke. Ez da askotan esaten disko baten ondorioz musika mota bat edo etiketa bat sortu denik, baina VDOP hau groove-metalaren abiapuntu gisa har daiteke. Judas Priest edota Metallica bezalako talde sasigogor horien gainetik, metala amorruaren, gitarra astunen eta ahots haserretuen bidez bidera zitekeela erakutsi ziguten. Dimebag Darrellen (goian bego) gitarrak barruak mugitu zizkigun, alboan deabruaren pareko abeslaria alde batetik bestera zihoan bitartean, musikaren historian utziko zuten aztarna irudikatuz. Infernuko cowboyak.