Voynich eskuizkribuaren misterioa

Voynich eskuizkribuaren misterioa Inork ulertzen ez duen hizkuntzan eta ezagutzen ez den garai batean idatzitako liburu misteriotsua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/voynich-eskuizkribuaren-misterioa/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-22 a las 10.37.36.png
2017/08/22
albiste-laburra
Inork ulertzen ez duen hizkuntzan eta ezagutzen ez den garai batean idatzitako liburu misteriotsua.
Voynich eskuizkribuaren misterioa

Ezagutzen al zenuen Voynich eskuizkribua? Misterioz inguratutako liburu ilustratua da, eta mendeak dituen arren, oraindik egun inor ez da gai izan dokumentu honen orrietan gordetzen diren sekretuak argitzeko.

Izena bera ere, ez da jatorrizkoa; eskuizkribua Wildrid M. Voynich espezialista lituarrak aurkitu zuen XIX. mendean, baina karbono 14aren frogaren arabera, izkribua 1404 eta 1438 urte bitartean idatzi zen.

Irudiz eta ilustrazio koloretsu eta arraroz betetako liburua da, landareak, astronomia, horoskopoa eta bestelako ametsetako marrazkiak biltzen dituena. Ur berdeko piszina batean bainatzen diren emakumeak, sirenak, piztia exotikoak...

Eta arraoena, idazteko erabilitako hizkuntza da. Ikerlari asko saiatu diren arren, orain arte inor ez da orrialdetan idatzitako hitzak deszifratzeko gai izan. Egun, Yale Unibertsitateko liburutegian aurkitzen da, liburu arraroen atalean gordeta. Asko izan dira bere sekretuak aireratzen saiatu diren kriptografo eta hizkuntzalariak, eta emaitzarik lortu ez dutenez, liburuak ez duela egiatan ezer esaten ondorioztatu dute batzuek.

Dena den, Zipf legearen arabera (lege horrek bereizten ditu asmatutako hizkuntzak eta benetan erabilera izan dutenak), liburua idazteko erabilitako hizkuntza benetakoa da, ez asmatua. 2009an, Arizonako Unibertsitateko ikertzaileek %95eko fideltasuna eman zioten eskuizkribuari, benetan Erdi Aroan idatzitako dokumentua dela forgatuz.

Halere, asko dira liburu hau inguratzen duten misterioak: non idatzi zuten? Nork? Zertarako? Italia iparraldean izango ote zen, Milan edota Venezia aldean? Edo beharbada Mexikon idatzi zuten? Oraindik argitzeko dago!