Voltaia

Voltaia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/voltaia/@@download/image/voltaia_1398776116.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Haize Galarraga
Voltaia
151.zenbakia
Itaka eta Gotam taldeen errautsetatik sortu da Voltaia. Bi aurrekari horietatik asko urrundu gabe, eurena stonerra dela berresten duen lan biribila kaleratu dute zumaiarrek. Zazpi abestitan, basamortuko doinuen errepaso jantzi eta dotorea egin dute, eta burua astintzera garamatzaten erritmoak sortu dituzte. Lehen lana izan arren, musikariak espereintziadunak direla suma daiteke abestiei darien naturaltasunean. Dagoeneko hasi dira gure inguruko gaztetxe, frontoi, areto eta ateak irekitzen dizkieten etxeetako bazterrak nahasten. Gozatu.