“Vivian girls” ****

“Vivian girls” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vivian-girls/@@download/image/vivian_girl.jpg
2009/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Vivian girls
95.zenbakia
New Yorkeko Brooklyn auzotik dator emakumezko hirukote gazte hau. 21 minutu irauten dituen lehen lan honetan, Velvet Underground, My Bloody Valentine eta Jessus and Mary Chain taldeen ezaugarri ilunak hartu, eta 60ko hamarkadako melodiekin uztartu dituzte. Nahasketa horri fuzz giroa gehitzen diote, hiru neskak batera kantatzen hasita. Formulak ondo funtzionatzen du, eta lan dinamiko, bizi eta freskoa da. Noise-pop disko itsaskor honek hiru nerabek grabazio estudioan eduki dezaketen grina transmititzen du.