“Vision”

“Vision” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vision/@@download/image/34p15-1.jpg
2003/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Luciano
34.zenbakia
Izar handia da Luciano, gaur egun reggae musikak duen izar handienetakoa. Musika ona egiteko behar diren baldintza guztiak betetzen ditu; ahots pribilegiatua, urteetako esperientzia, musikarekiko maitasuna, kantuak konposatzeko gaitasuna, Jamaikako puntako musikarien laguntza, produktore onenen elkarlana, grabazio estudio aurreratuenetan grabatzeko dirua eta disketxe indartsuenen babesa. Eta gainera,  hori guztia izan arren, izar handi gehienek lortzen ez dutena lortu du; hau da, komertzialtasunetik urrun, musika ona egitea. Izarraren distirak ez zaitzala itsutu.