Virginia Woolf: Shakespearek arreba bat balu

Hipotesi horixe erabiltzen zuen Virginia Woolfek "Gela bat norberarentzat" izeneko saio liburuan. Gure arazorik gehienak norbere gelan geldirik egoten ez jakitetik datozela diote zenbaitek, baina Virginia Woolfek emakumezkoek eduki ere ez zuten espazio edo gela hori aldarrikatzen zuen. Zer gertatuko zen William Shakespearek arreba bat balu eta honek idatzi nahi izan balu? Munduko talentu guztiaren jabe izanik ere, emakumezkoek unibertsitateetan eta liburutegietan sartzeko debekua zuten garaian ezinezkoa zatekeen idaztea emakumezko Shakespeare batentzat. "Shakespeare emakumezkoa balitz, ezingo zukeen ez idazle ez aktore izan, hogei urte betetzerako zaldunen batek haurdun utzi, eta ohorea galdurik, bere buruaz beste egingo zukeen, frustrazioak erotuta, edota kalean noraezean alderrai bukatuko zuen, burua erdi galduta", idatzi zuen Woolfek.
1882an Inglaterran jaioagatik, ez zituen gauzak Shakespeare-en balizko arrebak baino askoz errazago eduki. Hala ere, bere eleberregintza oso berritzailea izan zen, bereziki "Farorantz" eleberria (Anton Garikanok euskarara itzulia eta 1993an Ibaizabalek argitaratua).
Idazleak elkartu eta taldeak sortzeko joera gaur egun baina askoz ere handiagoa zen orduan, eta Bloolmsburyko Taldea bezala ezaguna den eztabaidagunea sortu zuen bere etxean elkartu ohi ziren beste hainbat intelektual eta artista abangoardistekin batera. Bakezalea izaki, gerrarteko garai latzak bizi izan zituen. Gaztaroan hasi eta hil zen arte depresioz depresio bizi izan zen. 1941ean, bere senarrari despedida oharra utzi eta desagertu egin zen. Alfonsina Storni argentinarrak egin zuen bezala, itsasoa erabili zuen bere buruaz beste egiteko. Farorantz barik, kresala datorren lekurantz egin zuen, Shakespeare-en arreba guztiak bizi diren lekurantz.