Virginia Woolf euskaraz

Idazle britainiar sonatuaren ‘A room of one’s own’ (1929) funtsezko literatur lana da eta makina bat hizkuntzetara itzuli dute jada. Euskaldunok zain jarraitzen dugu; baina gutxiago falta da Consonni argitaletxearen konpromisoari esker.
"Emakume batek, fikzioa idatziko badu, dirua eta bere gela behar ditu" aldarrikatu zuen Virginia Woolfek (Londres, 1882 – Lewes 1941) 47 urterekin idatzi zuen A room of one’s own saiakeran. Ez dakigu esaldiak eta obrak berak garaiko eta geroko mugimendu feministan izango zuen oihartzunaren susmo arrastorik edukiko ote zuen orduan, baina, dudarik gabe, gizonezkoen kontrolpeko literatur eta idazkera mundu horretan andreek errotzeko dituzten zailtasunak salatzen dituen testuak diskurtso asko eta asko elikatu ditu.
Bada garaia maisulana euskaraz irakurtzeko aukera eduki dezagun, eta badirudi Bilboko Consonni arte ekoizle eta argitaletxeak abiatutako crowdfunding bidezko ekimenari esker laster izango dugula esku artean. "Emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio publiko nahiz pribatu propioaren aldarrikapen gisa", bulego bat zabaldu berri dute Consonnikoek Bizkaiko hiriburuko kaleetan, eta horri jarraiki abiatu dute liburua itzultzeko proiektu hau.
Maria Colera Intxausti arduratu da testuaz eta Gela bat norberarena jarri dio izenburu, diseinua Maite Zabaletarena da, eta Adelina Moyak eta Remedios Zafrak osatu dituzte hitzaurreak; bestalde, Kajsa Dahlberg artista suediarraren interbentzio bat ere aurreikusten dute ekimen honen harira. Guztia Verkami crowdfunding plataformaren bitartez finantzatzen dabiltza eta, noski, "ekarpen oro izango da ongietorria". Guztion artean lor dezakegu urte berriarekin batera argitaratzea.