Virginia Berasategi etxean irabazten ahaleginduko da

Virginia Berasategi etxean irabazten ahaleginduko da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/virginia-berasategi-etxean-irabazten-ahaleginduko-da/@@download/image/2011321471320110321_01_BilbaoTriathlon.jpg
2012/12/13
berria
Maiatzaren 28an Bilbao Triathlon proba egingo dute aurrenekoz. Denera, 500 kirolarik hartuko dute parte.

Aurrena ia bi kilometroko egin beharko dituzte igerian. Jarraian, Areatzan bizikleta hartu eta 90 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute -Artxandara igoko dira- eta bukatzeko, 21 kilometro korrika, Botika Zaharretik abiatuta.

Azken urteotan iraupen luzeko triatloietan lehen postuetan sailkatutako Virginia Berasategi bilbotarra partaide nagusietako bat izango da.