Virenque

Virenque https://www.gaztezulo.eus/albisteak/virenque/@@download/image/virenque_1398775971.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Haize Galarraga
Foundations
151.zenbakia
Virenque
Iruñean sortu berri den hirukoteak esperientzia nabarmena du musikaren alorrean. Iraganean Akatu edota Khous bezalako metal talde indartsuetako partaide izan arren, euren musikari bira nabarmen bat eman eta rock alternatiboaren doinuetan murgildu zaizkigu oraingoan nafarrak. Tarteka abesti indartsuagoak suma daitezke, Sparta bezalako post-hardcore taldeak gogorarazten dituztenak; konbinazio interesgarria osatzen dute. Bost abestiz osaturiko EP honekin eman diote hasiera euren bide berriari. Diskoa entzun ostean, lan luzeak zer ekarriko duen jakin nahi dugu. Oraingoz, baina, esku artean duten hau zabaltzeko lanetan aurkitzen dira bete-betean.