Violeta Serra eta Hiru Taldearen kontzertuak izango dira Bilbon

Violeta Serra eta Hiru Taldearen kontzertuak izango dira Bilbon Italiar musikariak bere lehen diskoa aurkeztuko du bihar. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/violeta-serra-eta-hiru-taldearen-kontzertuak-izango-dira-bilboko-euskalduna-jauregian-1/@@download/image/violeta.png
2023/08/10
Italiar musikariak bere lehen diskoa aurkeztuko du bihar.
Violeta Serra eta Hiru Taldearen kontzertuak izango dira Bilbon

Violeta Serra abeslari eta konposatzaile italiarra eta Hiru talde bilbotarraren emanaldiak izango dira datozen egunotan, Aire Zabalean egitasmoaren baitan, Euskalduna Jauregiaren kanpoko espazioetan.

Serraren kontzertua bihar, hilak 11, izango da, 20:00etatik aurrera. Bere bakarkako lehen lana, Solitudini Inverse, aurkeztuko du, eta bertan funky, sanba eta smooth jazz doinuak uztartzen ditu. Bakardadearen unibertsoaren inguruan sortu du lana. Berarekin batera izango dira Amaia Izarzugaza (pianoa), Andoni Aizpuru (saxofoia) eta Andrea Cocco (abeslaria eta piano-jotzaile italiarra) musikariak.

Igandean Hiru talde bilbotarraren txanda izango da, 13:00etan. Pop-rockaren klasikoen bertsioak eta konposizio propioak tartekatuko dituzte emanaldian. Irune Garcia (abeslaria), Leo Amplag (gitarra eta ahotsak) eta Gon Criadok (perkusioa) osatzen dute taldea. 

Bi emanaldietarako sarrera doakoa izango da.