“Vintage rock”

“Vintage rock” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vintage-rock/@@download/image/25p9-3.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: B. Malone
Bummer
Bi hitzetan esanda: rock´n´rolla. Behin baino gehiagotan, “The flavour of life” eta “Chaman boogie” kantuetan esaterako, Ted Nugget harroxkoa gogora dakarten gitarra konponketekin. Dena den, iruditzen zait zerbait falta dela Bummer talde madrildarrak ingelesez abestutako 14 pieza hauetan. Eta ez gara esperientziaz ari, The Crepitos, Valvulas eta Micromachines taldeetan bidea luzea egindako musikariak baitira. Talde bat berezi egiten duen ezaugarri transferiezin horretaz ari gara. Abilezia badute –begibistakoa da-, maila oneko konposizioak ere bai, baina… Rock gitarreroa atsegin baduzu, asebeteko zaitu.