Vienako Operak lehen aldiz emakume batek konposatutako opera bat eszenaratuko du

Vienako Operak lehen aldiz emakume batek konposatutako opera bat eszenaratuko du Aldaketa haizeak Vienako Opera ultra kontserbadoreraino iritsi dira. Datorren abenduaren 8an oholtzara, lehen aldiz, emakume batek konposatutako obra igoko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vienako-operak-lehen-aldiz-emakume-batek-konposatutako-opera-bat-eszenaratuko-du/@@download/image/p05qvv6z.jpg
2019/11/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aldaketa haizeak Vienako Opera ultra kontserbadoreraino iritsi dira. Datorren abenduaren 8an oholtzara, lehen aldiz, emakume batek konposatutako obra igoko da.
Vienako Operak lehen aldiz emakume batek konposatutako opera bat eszenaratuko du

Zeresana emango duen ikuskizuna izango da aukeratutako konposatzailearen perfilagatik. Olga Neuwirth (Graz, 1968) austriako musika garaikidearen ordezkaria da. Thomas Bernhard, Elfriede Jelinek eta Michael Hanekerekin batera Neuwirth kontzientziak mugitzea bilatzen duen artista horietako bat da. Bere obrak deserosoak dira, aztoragarriak eta nardagarriak ere izan ohi dira.

Ez da lehen aldia Neuwirth-ek Vienako Operaren enkargu bat jasotzen duela. 2004an lehen saiakera bat egon zen, nahiz eta azkenean konposatzaileak aurkeztutakoa errefusatu zen. Testu hura Elfriede Jelinek-en testua zen eta nazien garaiko haur abusuen inguruan mintzatzen zen.

Aukera berri honetan Neuwirth-ek testu “klasikoago” bat hautatu du: Virginia Woolf-en Orlando eleberria. 1928. urtean argitaratua, Woolf bere amorantearen figuran inspiratzen da, Vita Sacville-West idazlean. Garai hartan debekatuak zeuden homosexualitatea edo transexualitatea bezalako gaiak jorratzen ditu. Argi dago, Neuwirth-ek kontzientziak kolpatuko dituela estreinaldi honekin, bejondeiola!