Victoria

Victoria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua:
Zuzendaria: Sebastian Schipper
Aktoreak: Laia Costa, Frederick Lau, Franz Rogowski
166.zenbakia
Victoria
Berlingo Kreuzberg auzo ezagunean, goizaldeko lauretan, lau gazte ezagutuko ditu Victoria gazte espainiarrak. Filmak seiak bitarte biziko dutena erakusten du. Istorioak ez dirudi beste munduko ezer duenik, baina bai istorioa erakusteko moduak: 140 minututako plano sekuentzia bakarrean errodatutako filma da. Teknikoki lortutako lorpen izugarria istorio interesgarriarekin borobiltzen den ikusi behar.