Vianarock eta Ikultur; Viana eta Irun aukeran

Asteburuko bi hitzordu jendetsuenetakoak izango dira. Vianarock jaialdian, Soziedad Alkoholikak eta Gatibuk joko dute kiroldegian. Irungo Ikultur jaialdiaren egitaraua, gaur eta bihar, ez da makala: Def Con Dos, O'Funkillo-argazkian-, Beti Mugan
Gaur, ostirala, bestalde, bertso-film ikuskizuna izango da Errenteria-Oreretan Kilometroen alde. Txapelpunk gustuko al duzu? Bada, Lekeition ikusteko parada izanen duzu larunbatean. Eta igandean, Mayer Hawthornek joko du Bilboko Kafe Antzokian.