Viagraren beharrik ez

Viagraren beharrik ez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/viagraren-beharrik-ez/@@download/image/41p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Viagraren beharrik ez
Zakila zutituta sei egun zeramatzan Ignacio Cabrera 25 urteko gazteak, laguntza eske jo zuen Dominikar Errepublikako Santiagoko erietxe batera. Ez zuela inolako pizgarririk hartu zioen gizonak, eta zakila zutitzea eragiten duen anemia bitxi bat diagnostikatu zion "zakil-tente-ari" erietxeko zuzendari Daniel Riverak. Zakila moteltzeko ur hotzez bustitako zapiak jarri zizkioten gizonari. Hori bai, erietxeetan izandako egunetan erizain askoren bisita izan zuen Cabrerak. Denek ikusi nahi zuten gizonaren "fenomenoa".