Viagra saltsa

Viagra saltsa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/viagra-saltsa/@@download/image/17p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Viagra saltsa
Frantziako sukaldari bat plater batean viagra pilula famatua erabiltzeagatik epaitua izan zenekoa ekarri nahi dugu gogora. Zehatz mehatz, viagra saltsa prestatu zuen. Antza, gure sukaldariak lagunarteko afaria antolatu zuen jatetxean eta lagunek plater berezia egin zezan eskatu zioten. Auskalo nola, jendeak saltsaren osagarriaren berri izan zuen eta lagunarteko kontua zen arren, epaile aurrera eraman zuten. Epaileak, azkenean, ez zuen sukaldaria zigortu. Badaezbada, Arzakek, Argiñanok, Berasategik eta gainerakoek jakin dezatela lagunei ez zitzaiela viagra saltsa gehiegi gustatu.