VI. Mundumira jaialdia, Antzuolan

VI. Mundumira jaialdia, Antzuolan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vi-mundumira-jaialdia-antzuolan/@@download/image/2010526528MUNDUMIRA_2010.jpg
2012/12/13
berria
VI. Mundumira jaialdia, Antzuolan
Munduari begirako eszenatokia izango da maiatzaren 29an eta 30ean Antzuola. Antzerkia, mendi ibilaldiak, kale animazioa, artisau azokak eta musika kultur aniztasunaren alde oihu egiteko. Besteak beste, Ojos de Brujo eta Gose taldeek emango dute kontzertua, eta Euskal Herriko Boulder txapelketa ere bertan antolatuko dute. 

Euskal Herria aldizkariak eta Debagoienako Mankomunitateak antolatzen duten VI. Mundumira Jaialdia da aurtengo hau. Gipuzkoan sustrai sendoak egin dituen festibala da eta oraingo honetan Antzuola izango da agertokia. Jaia eta giro ona ditu Mundumirak zigilu baina, batez ere, pertsonen eta herrien arteko elkartasunaren beharraz ohartarazi nahi gaitu. Horretara bideratuko dira, hain zuzen ere, antolatutako mintzaldiak, mundu zabaleko gastronomia azokak eta antzezlanak, besteak beste.
Hurbilduz gero, jakin ezazu Debagoienako Gobernuz Kanpoko Erakundeek garatze bidean dauden herrialdeetan esku artean dituzten hiru proiektutarako ekarpena egiten ariko zarela. Animatu!

Programa osoaren berri, zehatz mehatz, www.mundumirafesta.com atarian.