VI. Hegosport Futbol 7, larunbatean Bilbon

Lesbiana, gay, trasnsexual eta bisexualen kolektiboaren (LGTB) eskubideen alde diharduen Hegoak elkarteak antolatutako nazioarteko txapelketa Sarriko auzoko Etxezuri udal futbol-zalaian izango da goizeko hamarretatik aurrera, eta zortzi taldek hartuko dute parte.
Hegoak Elkarteko HegoSport izeneko kirol batzordeak urtero antolatzen duen Nazioarteko Hegosport Futbol 7 Txapelketak seigarren edizioa beteko du aurten. LGTB kolektiboak kirol esparruan duen bisibilizazio eskasa gainditzea du ekimenak helburu, sektoreko homofobiarekin bukatu nahian.
Aurreko bost edizioetan zehar proiektua nabarmen hazi da eta aurten, orotara, 70 jokalari baino gehiago ariko dira lehian, gizon zein emakume, gehienak LGTB kolektibokoak. Madrildik hiru talde hurbilduko dira, Bartzelonatik beste bi, bat Balentziatik eta beste bi Bilbotik bertatik.
Txapelketa goizeko 10etan hasiko da Sarriko auzoko Etxezuri udal futbol-zelaian eta jardunaldi bakarrean jokatuko da ligaxka sistema jarraituz, zuzeneko kanporaketekin. Sarrera doakoa izando da hurbildu nahi duten guztientzat.
Hegoak elkartearen ekimenz antolatutako hitzordu hau Bilboko Udaleko Bilbaokirolak sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzak eta Athletic Club Fundazioak babestu dute.