Vespa Gasteizen eta Harley-a Durangon

Vespa Gasteizen eta Harley-a Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vespa-gasteizen-eta-harleya-durangon/@@download/image/20106287894vespa_2cv.jpg
2012/12/13
berria
Gasteizko Caja Vital Kutxak Vespa motorrari buruzko erakusketa antolatudu, eta Durangon asteburuan Euskal Harley ekimena egingo dute.Aspaldikoak dira bai Vespa eta baita Harley Davidson bera ere, bainaxarmari eusten diote eta jarraitzaile ugari dituzte oraindik orain.

Gasteizko erakusketa abuztuaren bukaera arte bisita daiteke. Zinema proiekzioekin, dokumentalekin, argazkiekin eta beste hainbat objektuekin osatu dute. 1946an aurkeztu zituzten Vespa markako lehen motorrak, Erromako Golf Klubean. Beraz, mende erditik gora da motor mota hori errepidean dela. Musikarekin eta zinemarekin lotura estua du Vespak. Izan ere, hamaika pelikulatan erabili izan dute protagonistek, eta musikari dagokionez, 60ko hamarkadan Ingalaterrako Mod gazte mugimenduak bere egin zuen.
Beste aldetik, Durangoko Euskal Harley jaialdian, erakustaldiak, ibilaldiak edota herri bazkariak izango dira Landako gunearen inguruan. Harley Davidson motor ikusgarria William S. Harleyk eta Arthur Davidsonek sortu zuten, 1903an AEBetako Milwaukeen.