Veronica Guerin **

Veronica Guerin ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/veronica-guerin/@@download/image/33p44-4.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Joel Schumacher. Aktoreak: Cate Blanchett, Alan Devlin, Colin Farrell, Brenda Fricker. Generoa: drama. Herrialdea: AEB / Irlanda. Urtea: 2003. Iraupena: 96 minutu.
33.zenbakia
Benetako gertaera bat kontatzen du Joel Schumacher efektistak Veronica Guerin filmean. Sunday Independent egunkariko kazetaria zen Veronica Guerin gaztea. Duela urte batzuk, Dublingo mafia taldeei buruzko ikerketa batean lanean ari zela hil zuten. Mafiak bidalitako odol hotzeko hiltzaile batek akabatu zuen. Hilketa hark Irlandako gizartea gogor astindu zuen. Istorioak gatibaturik, Veronica Guerinen drama lazgarria zinema pantailetara eramatea erabaki zuen Schumacherrek. Abiapuntua interesgarria da, eta Cate Blanchetten interpretazioa bikaina. Dena dela, bukaera aldera, sentimentalismo merkean erortzen da filma.