Verona

Verona https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Verona
Herri italiar honetan dago Madonna della Corona izeneko santuarioa. Mount Baldo mendiko amildegian eraikita dago, paretan zintzilik. 1530ean eraiki zutenetik gaur egun arte, bake bila joan diren hamaika bisitariren gordelekua izan da. Izan ere, inguru natural isolatuan kokatutako dagoenez, meditaziorako eta otoitzerako txoko paregabea da. Bertara iristea zaila denez gero, tenplu erlijioso gehienek jasan dituzten sarraskietatik onik atera da. Baina urteak ez dira alferrik igarotzen, eta 1970ean arkitekto italiar baten agindupean eraberritu zuten eraikina. Horri esker, gaur egun, Jesukristo gurutzean iltzatzeko erabili zuten Scala Santa bezalako erlikiak ikusi ditzakete erromesek.