Vero, Facebooki agintea kentzeko prest

Vero, Facebooki agintea kentzeko prest Probatu al duzu Facebook alboratzeko helburua duen sare sozial berria? GAZTEZULOk bai, eta gure esperientzia kontatuko dizugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vero-facebooki-agintea-kentzeko-prest/@@download/image/Vero-App-So-funktioniert-sie-Kostenlos-1.jpg
2018/03/02
berria
Probatu al duzu Facebook alboratzeko helburua duen sare sozial berria? GAZTEZULOk bai, eta gure esperientzia kontatuko dizugu.
Vero, Facebooki agintea kentzeko prest

Facebook, Instagram, Twitter, Snapchat... sare sozialez nazkatuta bazaude adi, erraldoi urdinari lehia egiteko prest datorren sare berri bat jaio baita: Vero. Oraindik beta bertsioan dago, baina probatu dugu, eta hau deskubritu dugu.

 

 

Ayman Hariri libanoko enpresari aberatsak sortu du Vero; lehen begiratuan, Instagramen antz handia dauka, baina argazki eta bideoak elkarbanatzeko aukeraz gain, filmak, telesailak, liburuak, abestiak edota lekuak gomendatzeko aukera ere eskaintzen du. Gainera, zure lagunak sailkatu ditzakezu, gertukoak, lagunak edota ezagunak kategoriatan.

 

Bestalde, Verok ez du algoritmoekin zure timeline-a manipulatzen, eta ez du iragarkirik. Azken finean, hasieran Instagram zena da eskaintzen digute. Jakin dugunez, Veron izena ematen duen lehen milioiak ez dute ezer ordainduko, baina hortik aurrera kuota bat kobratuko omen dute, beraz, azkar ibili!