Vernazza

Vernazza https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Vernazza
La Spezia probintzian dago, Liguria itsasoak inguratuta, Italiako ipar-ekialdean. Cinque Terre eskualdeak biltzen dituen bost herrietako bat da, hain zuzen, laugarrena iparraldera begira. Gizadiaren Ondare izendatu zutenetik, ezin da bertan ibilgailurik erabili, horregatik, ez dauka errepiderik. 1000. urtean sortu zuten Genoako errepublikaren babesean. Berforte izeneko gaztelua, portua eta piratengandik babestu ahal izateko harresia eraiki zituzten aurrena. 1.000 biztanle inguru ditu gaur egun herri arrantzaleen esentzia mantentzen du herrixkak, eta Italiako oliorik onena bertan ekoizten dute.