'Vermines' film frantsesak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

'Vermines' film frantsesak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari Armiarma pozoitsu baten eta biziraupenaren inguruko pelikula da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vermines-film-frantsesak-emango-dio-hasiera-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-asteari/@@download/image/Vermines 1.jpg
2023/09/20
Armiarma pozoitsu baten eta biziraupenaren inguruko pelikula da.
'Vermines' film frantsesak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Sébastien Vaniček zuzendariaren Vermines (2023) film frantsesak inauguratuko du urriaren 27an, Antzoki Zaharrean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea. Zine jaialdia urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean izango da. 

Jaialdiak azaldu duenez, fantasiazko generoko pelikula honek oinarri soziala du. Bertan, armiarma arriskutsuez osatutako talde bat ihesi dabil hiri handi bateko inguruetan. 

Hauxe da filmaren sinopsia: "Kaleb animalia exotikoekin liluratuta dagoen gazte bat da. Gau batean, bazar batean armiarma bat erosi eta bere apartamentura eramango du, eta bere arrebarekin partekatuko du. Armiarma oso pozoitsua da eta berehala ihes egin eta ugaltzen hasiko da. Hala, tranpa hilgarri bihurtuko da eraikina; are gehiago, poliziak eraikina itxi eta Kaleb eta bere lagunak araknido hiltzaileen horda batekin harrapatuta geratzen direnean. Irteera bat aurkitzea izango da bizirik irauteko aukera bakarra".

Sébastien Vaniček zinemagileak zuzendutako lehenengo film luzea da, eta Théo Christine, Finnegan Oldfield, Sofia Lasaffre, Lisa Nyarko eta Jérôme Niel dira aktore protagonistak.

Sail Ofizialeko film luzeak
Jaialdiak Sail Ofizialean izango diren pelikula batzuk iragarri ditu. Honako hauek izango dira proiektatuko diren lanetako batzuk: Brad Andersonen Blood (AEB, 2022); Demian Rugnaren Cuando acecha la maldad (Argentina, 2023); Santiago Alvarado Ilarriren Cuando los amos duermen (Espainia, 2023); F. Javier Gutiérrezen La espera (Espainia, 2023); Hideo Nakataren The Forbidden Play / Kinjirareta asobi ( Japonia, 2023); Caye Casasen La mesita del comedor (Espainia, 2022); Takashi Shimizuren Sana / Minna no Uta (Japonia, 2023); Jason Yuren Sleep (Hego Korea, 2023); eta Stéphan Castangen Vincent doit mourir (Frantzia, 2022).

Tabakaleran proiektatuko dituzte  Bertrand Mandicoren Conann (Luxenburgo-Frantzia-Belgika, 2023) eta Jessica Hausnerren Club Zero (Austria-Erresuma Batua-Alemania-Frantzia-Danimarka-Qatar, 2023).