Venezuelarekiko elkartasun jaia egingo dute apirilaren 20an Bilbon

Komite Internazionalistak-ek antolatuta, Venezuelarekiko elkartasun jaia ospatuko dute datorren ostiralean apirilak 20 Bilbon, eta Norte Apache hip-hop taldeak kontzertua eskainiko du, 'Quilombo' azken lana aurkezteko. Alde Zaharreko 7katu Gaztetxean izango da jaia, eta emanaldia iluntzeko 21:00etan hasiko da.
Duela hamar urtez geroztik, apirila hilabete berezia da Venezuelan, herritarren eta boterearen arteko gorabeheren bilakaeran une historikoa izan baitzen hura. Gaur egun ere borrokan dihardute, eta haiekin bat egiteko, mundu osoko internazionalistek haiekin bat egiteko ekitaldi bereziak antolatu dituzte.
Euskal Herriari dagokionez, Bilboko 7katu Gaztetxeko lagunek egun berezia antolatu dute datorren apirilaren 20an. Arepa eta zuku dastaketa, Venezuelako egoerari buruzko informazio banaketa, hango musika dantzagarria, bideo eta argazki erakusketak, etab. prestatu dituzte egun osoan zehar.
Ondoren, iluntzeko 21:00etan hasita, Ezkerraldeko Norte Apache hip-hop taldeak eskainiko du kontzertua. Zozketak ere ez dira faltako.
Duela bi urte kaleratu zuten Hesiaren beste aldean diskoa, eta martxoan kaleratu berri dute azken lana, Quilombo. Kolaboratzailez jositako lana aurkeztu du oraingoan taldeak, eta haien ohiko hip-hopetik urrundu gabe, doinu indartsuak aurkeztu ditu.

Norte Apache