Veneziako Zinema Jaialdia ospatu egingo da

Veneziako Zinema Jaialdia ospatu egingo da Luca Zaia Veneto eskualdeko iparraldeko presidenteak asteburuan baieztatu zuenaren arabera, Veneziako Mostraren 77. edizioa irailean opatuko da. Hori bai, segurtasun neurri zorrotzak izango ditu eta film gutxiago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/veneziako-zinema-jaialdia-ospatu-egingo-da/@@download/image/Screenshot_2020-05-28 mostra venecia - Google Bilaketa.png
2020/05/28

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Luca Zaia Veneto eskualdeko iparraldeko presidenteak asteburuan baieztatu zuenaren arabera, Veneziako Mostraren 77. edizioa irailean opatuko da. Hori bai, segurtasun neurri zorrotzak izango ditu eta film gutxiago.
Veneziako Zinema Jaialdia ospatu egingo da

Veneziako Mostra munduko zinemaldirik zaharrena eta ospetsuenetakoa da. Giuseppe Volpi di Misurata kondeak 1932an Esposizione Internazionale d'Arte Cinematografica izenaz eratu zuenetik, jaialdia urtero abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran egin ohi da Veneziako Lido uhartean. "A" kategoriako zinema jaialdia da Berlin, Cannes, Donostia, Mar del Plata eta Karlovy Varyko zinema jaialdiekin batera. Ondo bidean, irailaren 2tik 12ra ospatuko da. Roberto Cicutto Italiako Bienaleko presidente berriak RAI telebista kate publikoari esan dionez, "Mostra ez da guztiz ospatuko, beste urte batzuetan bezala; izan ere, filmak areto gehiagotan proiektatu beharko dira aldi berean prentsarentzat, edukiera murriztu egingo baita kutsatzeak saihesteko.

Film gutxiago eta segurtasun distantziak zein edukiera murrizketak direla eta, kazetarientzako saio gehiago iragarri dituzte. Atzerriko kazetarientzat prentsaurrekoak online egitea espero dute. Izar gutxiago ere gonbidatuko dituzte eta ikusteke dago gainerako akreditatuekin zer gertatuko den.

Italian oro har pixkanaka hartutako babes neurriak malgutzen ari diren arren, hildako zein kutsatutako kopuruak oso handia izaten jarraitzen du.Biennale erakundeak eta Veneto eskualdeko agintariek jaialdia ospatzea erabaki duten arren, Arkitektura eta Arte mostrak 2021-2022ra atzeratzea adostu dute.