Veneziako Mostra 2018: irabazleak

Veneziako Mostra (italieraz Mostra Internazionale d'Arte Cinematografica di Venezia) munduko zinema jaialdirik zaharrena eta ospetsuenetakoa da.
Giuseppe Volpi di Misurata kondeak 1932an Esposizione Internazionale d'Arte Cinematografica izenaz sortu zuenetik, urtero abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran egin da Veneziako Lido uhartean.
Veneziakoa "A" kategoriako jaialdia dugu Berlin, Cannes, Donostia, Mar del Plata eta Karlovy Varyko zinema jaialdiekin batera.
Hauek aurtengo irabazle nagusiak:
Film onenaren Urrezko Lehoia: 'Roma' (Alfonso Cuarón)
Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia: Jacques Audiard ('The Sisters Brothers')
Epaimahairen saria 'The Favourite' (Yorgos Lanthimos)
Sari berezia: 'The Nightingale' (Jennifer Kent)
FIPRESCI saria: 'Sunset' (László Nemes)
Emakumezko aktore onena: Olivia Colman ('The Favourite')
Gizonezko aktore onena: Willem Dafoe ('At Eternity’s Gate')
Gidoi onena: Coen anaien 'The Ballad of Buster Scruggs'
Epaimahairen sari berezia: 'Sweet Country' (Warwick Thornton)