Venezia ur azpian; desagertzeko zorian?

Venezia ur azpian; desagertzeko zorian? 1966tik ez dute halako uholderik jasan; bertako gobernadoreak "suntsipen apokaliptikoa"-z mintzatu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/venezia-ur-azpian-desagertzeko-zorian/@@download/image/Captura de pantalla 2019-11-14 a las 09.25.10.png
2019/11/14

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

1966tik ez dute halako uholderik jasan; bertako gobernadoreak "suntsipen apokaliptikoa"-z mintzatu da.
Venezia ur azpian; desagertzeko zorian?

Veneziatik egunotan iritsi diren irudiak harrigarriak dira. Askotan ikusi dugu San Markos plaza urez estalita, baina oraingo uholdeak ikaragarriak izan dira, eta ibiltariei ia gerriraino iristen zaie ura. Hain zuzen, azken 50 urtetan ez dute halako uholderik jasan hiri italiarrean; maremoto txiki baten ondorioz eta ilargi betearen eraginez, uraren maila 187 zentimetro igo da. Uholdeen eragina nabarmena izan da; 70tik gora gondola askatu dira, hainbat auzo argindarrik gabe gelditu dira, eta ura indarrez sartu da San Markos Basilikan. Hainbat jatetxe, denda eta eskola urez bete dira, eta bi hildako eragin dituzte uholdeek. Hiria alerta egoeran dago, oraindik okerrena pasatzeke dagoen beldur; ez da txantxetarako kontua.

'Acqua alta' fenomenoa ez da berria Venezian, baina pixkanaka hiria ur azpian irensten doan birusa da. 2021 urtean martxan egongo da 2003 urtean eraikitzen hasi ziren 78 dikeen proiektu erraldoia, baina veneziarrek ez dute uste horrek ur azpian amaitzetik libratuko dienik. Hain zuzen, uraren maila igotzen jarraitzen badu (aurrikuspenek hori diote), hiriak lurrazalean egoteari utziko dio. Eta ez da bakarra izango.