Venezia husten ari da

Venezia husten ari da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/venezia-husten-ari-da/@@download/image/20091248491venecia.jpg
2012/12/13
berria
Venezia pixkanaka uretan hondoratzen ari dela gauza jakina da aspalditik. Ez da hori, ordea, bertakoen kezka nagusia. Azken 40 urteetan 120.000 biztanle izatetik 60.000 izatera pasatu dira, hiria pixkanaka hutsik gelditzen ari da, eta duela gutxi, protesta gisa, hiriaren hileta egin zuten Venessia.com mugimendukoek, hilkutxa gorri baten atzetik zihoazen ehunka txalupatan igota. Turismoak eragindako etxebizitzen prezioen igoera da arazoaren iturburu nagusia, eta neurri zehatzak eskatu dizkiote Udal Gobernuari: hotel gehiago ez eraikitzea, alokairua bultzatzea, eta bertako gazteei laguntza bereziak ematea.