Vela Brune

Vela Brune https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Vela Brune
Blagaj herrixka txikia Bosnia eta Herzegovinan dago. Bertan, naturan txertatutako Vela Brune izeneko ingurua dago. Vela Brunek euskaraz Brune udaberria esan nahi du; Brune bertako ibaiaren izena da. Mostar herri historikotik oso hurbil kokatzen den paraje ederra da. Erlijio sufia gurtzeko erabiltzen duten monastegia ere aurki daiteke bertan, Blagaj tekke izenez ezagutzen dena. 1520an eraiki zuten mediterranear estiloari eta arkitektura otomanoari jarraiki. Aipatu bezala, Brune ibaiak inguratzen du eraikuntza. Hara, Bosnia eta Herzegovinan dagoen ur emari laburrenetakoa da, eta hala ere, Vela Brune ingurua monumentu nazionala da. Ezetz asmatu zergatik?